Laurraul, Arantzazu eta Zumaia izan dira Lehen Hezkutzako ikasleen lehen ibilaldiaren helmugak.
LH 1go eta 2. mailako ikasleak Larraulera joan ziren. Ekomuseoan gure arbasoak nola bizi eta lurra nola lantzen zuten ikusi zuten. Baita ere bere jokuak ikusi eta jolasteko aukera izan zuten: boloak, toka eta txingak. San Esteban eliza ere bisitatu zuten eta barruko sorpresa “grisaila” ikusteko aukera izan zuten.
3. eta 4. mailakoak Arantzazuko Parketxera joan ziren. Han, taloak nola egiten diren ikasi zuten, eta bakoitzak bere taloa jan ondoren ibilaldi txiki bat eginez hango paisaia ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, eskolara bueltatu baino lehen Arantzazuko Ama Birjinari bisita egin zioten disfrutatutako eguna eskertzeko asmoarekin.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak Zumaiara joan ziren Flyscha ezagutzera. Izugarrizko eguraldia izan zuten eta asko disfrutatu zuten paseoarekin. Eguna interpretazio zentroan hasi zuten; han bertan, asko ikasi zuten Flyscharen sormena eta harroka motari buruz. Gero, paseo bat eman zuten Flysch-a ikusteko eta segituan parke batean bazkaldu zuten eta jolasten egon ziren.