HAUR HEZKUNTZA
Eskibelgo Haur Hezkuntzan haurrak dibertituz ikasteko proiektu pedagogiko bat eskaintzen dugu. Proiektu hau, arreta pertsonaleko eta maitasunezko giro batean haurren heziketa goiztiarra eta integrala familiei eskaintzeko helburuarekin sortzen da. Gainera, bizitza familiarraren, pertsonalaren eta profesionalaren uztarketa errazteko haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu, eta sehaska gelaren bitartez, familiei beraien haurren hazkuntza prozesuan laguntzen diegu hasierako hilabeteetatik.
Ikasketa goiztiarren, hirueletasunaren, ohituren heziketaren eta pentsamendu kulturaren bitartez, ikasleen potentzial osoa garatu nahi dugu.
HELBURU HEZIGARRIAK
Pentsamendurako eta ulermenerako irakaskuntza
2001 urtetik, gaur egungo hezkuntzari balio gehigarri bat ematen dioten metodologiak txertatzen ibili gara gure hezkuntza proiektuei: Harvard unibertsitateko Zero proiektua eta Bostongo National Center for Teaching Thinking zentroko Thinking Based Learning.
Biak gure programaziora txertatzearen azken helburua gehiago eta hobeto pentsatzen laguntzeko curriculumeko edozein area edo materian ikaslearen pentsamendu gaitasunak fintzea da eta, ondorioz, irakasleek gidatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua probetxugarriagoa egitea.
Orientazio Psikopedagogikoa
Eskibelen ikasketa arazoen prebentzioa, hautematea eta jarraipena helburu dituen Orientazio Psikopedagogikoko kabinete bat dugu.
Bere misioa gure ikasleei laguntza espezifikoago bat ematea da, beraien heziketako aurrerapena, beraien gaitasunen garapena eta trebetasunen lorpena bultzatzeko.
Hirueletasuna
Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ingelesez, euskaraz eta gazteleraz egiten dituzte
eguneroko moduluak.
Bigarren zikloan eguna hiru modulutan banatzen da eta hizkuntzetako bakoitzari heren bat eskaintzen zaio, hau da, hiru hizkuntzak parekotasunean lantzen dira eskola-orduetan. %33a gazteleraz ematen da, beste %33a ingelesez eta beste %33 euskaraz. Hizkuntza hauek komunikazio-hizkuntza bezala lantzen dira ikasgai ezberdinetan. Gure proiektu hirueleduna aitzindaria da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Elkarbizitzaren eta ohituren heziketa
Haur Hezkuntzako lehen ziklotik gure ikasleak elkarbizitzarako balio eta ohiturak zein pertsonalak eskuratzeko hezten hasten gara. Hau etapa aproposa da ikasleaeentzat ohiturak eskuratzeko, hauek barneratzeko oso egokia den garai oso sentikor batean baitaude.
Heziketa kristaua
COAS-eko ikastetxeak, nahiz eta ez diren izaera konfesionalekoak, eliza katolikoaren irakaskuntzetan oinarritutako kristau identitateko hezkuntza proiektuak dituzte.
Ikasleei pietate praktika txikiak eta Amabirjinarekin eta Jesusekin tratu pertsonala irakasten zaie beraien adinera egokituta.
Opus Deiko prelatutzari dagozkien apaizak arduratzen diren kapilautzak arreta espirituala eskaintzen du nahi duten guztientzat.
Estimulazio goiztiarra
COAS ikastetxeok urte asko daramatzagu irakaskuntza goiztiarretan metodologia aplikatuz, estimulazio sentsorialaren, kognitiboaren, eragilearen eta eroalearen bitartez.
Badakigu 0 eta 6 urte bitartean pertsonalitate sendoak eraikitzeko urrezko garaian gaudela.
Aurrerapen neurologikoek erakutsi dute hiru urtetan haurren garunak bere gaitasunaren %50 garatu duela. Horregatik ematen diogu garrantzia lehen urte hauetan estimulu sentsorialez, bisualez eta ukipenez aberatsa den giro batean egoteari.
HEZIKETA MODELOA
Gurasoen protagonismoa
COAS HEZKUNTZA TALDEKO partaide izanik, Eskibelek honekin eta taldeko gainontzeko ikastetxeekin batera, gurasoak beraien haurren heziketaren arduradun nagusiak direla uste du eta ikastetxeak ekintza horretan laguntzen duela modu delegatuan. Ikastetxea-familia binomioak funtzionatzen duenen soilik lortzen dira ikaslearen heziketa helburuak.
Ikastetxetik gurasoen parte hartzea bultzatzen da ezarritako bideen bitartez (Ikasturteko arduradunak diren aiten eta amen eta ezkonduen elkartea) ikastetxeko Hezkuntza proiektuan solidarioki laguntzeko eta kolaboratzeko helburuarekin, eta beraien haurren heziketan protagonistak izaten elkar laguntzeko.
Heziketa pertsonalizatua
Gure ikastetxean ikasle bakoitzak eta bere familiak tratu pertsonalizatuaz gozatzeko aukera du. Hau tutoretzaren bitartez egiten da. Inguruko beste ikastetxeengandik bereizten gaituen zerbait da.
Tutoreak gurasoei, jarraipen egoki baten bitartez, bere ikaslearen ikastetxeko egokitzapenaren, bere ikaskuntzaren eta beste ikaskideekiko harremanen inguruko aurrerapenak jakinarazten dizkie.
Gurasoak tutorearekin gutxienez urtean 3 aldiz biltzen dira eta, gurasoen berariazko eskaerarekin, edozein momentutan. Bilera hauetan elkarrizketa zintzoa sustatzen da eta kolaborazio estua ikastetxearekin haurraren heziketa helburuak lortzeko.
Irakasleen prestakuntza
Eskibelen kontzienteak gara gure irakasleen prestakuntza handiagoa eta hobeagoa ikasleen prestakuntza hobetzeko izango dela, eta ikastetxeak eszelentzia maila altuagoak lortzeko.
COAS irakaskuntza taldetik ikastetxe bakoitzeko irakasleentzako urteko prestakuntza plan bat antolatzen da. Zentzu honetan, berrikuntza pedagogikoko lerro ezberdinak garatzen ari da eta mundu guztiko irakaskuntza zentro ezberdinetako pedagogian, neurologian, hizkuntzetan, matematiketan, heziketa hiritarrean, teologian eta IKTetan adituak direnen etengabeko aholkularitza dauka.
ZER GERTATZEN ARI DA
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
COASeko beste ikastetxeak
Gipuzkoa:
ERAIN | ERAIN TXIKI
Bizkaia:
AYALDE | HAURKABI | UMEDI | MUNABE
La Rioja:
ALCASTE | LAS FUENTES