Pasa den asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Eskibelen. Haur Hezkuntzan, hain zuzen, mural handi bat apaindu genuen denon artean. Leloa hauxe izan zen: Euskara hitzez hitz, ahoz aho. Bihotzetik ezpainetara. Bigarren Hezkuntzako ikasleak bai goizez, bai arratsaldez, gurera jeitsi ziren. Betiko eta gaur egungo abestiak abestu eta dantzatu genituen. Askaria egiteko bertako produktuak dastatu genituen, hau da, gazta eta irasagarrondoa. Egun polit honi amaiera berezi bat emateko, argazki batzuk atera genituen eskolako sarreran, egindako muralarekin, noski! Oso pozik joan ginen etxera. Pegatinak zioen bezala… Nik euskara maite dut. Eta zuk?
Últimas Entradas
- Día Cultural en Eskibel: arte, reciclaje y compromiso con el planeta
- Eskibel celebra la Semana por la Vida
- Eskibel celebra su jornada matemática con actividades para todas las etapas
- Alumnas de Excellence, ante un tribunal universitario
- Las alumnas de 2º de ESO de Eskibel redescubren el arte medieval con el proyecto Eragin