{gallery}noticias/eskibel/euskararen-eguna-2017{/gallery}

El 3 de diciembre se celebra el Día Internacional del Euskara. Este año era domingo, por lo que en Eskibel lo celebramos el lunes 4. Alumnos y profesoras, tuvimos ocasión de participar en las actividades que se hicieron durante todo el día en las distintas etapas, incluyendo la degustación del riquísimo pastel vasco.

Aurten, egunaren lelo ofiziala, Euskarak 365 egun zen; horrez gain, Eskibelen gure leloa sortu genuen. Batxilergo 2. mailakoek, Pentsamendu Trebezia baten bitartez, metafora, hain zuzen, eskolako leloa sortu zuten: Euskara, sentimendu baten oihua, izan zen irabazlea.

Egunean zehar, ekintza anitzak egin ziren etapa guztietan. Etapa arteko jarduerak ere egon ziren. DBHko ikasleek, adibidez, txantxangorri bat eta dantza dibertigarri bat prestatu zieten Haur Hezkuntzako ikasleei. Euskararen txantxangorria izan zen, argi eta garbi, egunaren protagonista nagusia.

Eguneko ekintzarik nabamenenak Euskeraren hitz politena eta Pilar Kaltzadaren hitzaldia izan ziren, dudarik gabe. Nimiño, txitxirioa, altxorra, bihotza, txakurra, itsasoa, maitasuna, potxola, kazkabarra…izan ziren aukeratutako batzuk. Batxilergo 1. mailakoek kaligrama politak egin zituzten beraien hitz maiteenekin, txantxangorriaren irudia gauzatuz.

Bestalde, Pilar Kaltzada kazetaria izan genuen eskolan, Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat emateko. Bertan, bere euskerarekiko ibilbide pertsonala kontatu zigun. Oso motibagarria suertatu zitzaien ikasleei Pilarrek esandakoa.

Egunari bukaera emateko, euskal pastela dastatu genuen denok elkarrekin, euskal musika entzun eta abesten genuen bitartean. Eskibelen ere euskaraz!!