Joan den martxoaren 5ean, Excellence Batxilergoan parte hartzen duten ikasleak, aurreko sei hilabeteetan egindako lana aurkeztu behar zuten eguna izan zen.

Azkenean iritsi zen unibertsitateko epaimahai baten aurrean ikerketa lanak aurkeztu beharreko eguna. Lanak irailean hasi zituzten eta denbora eta ahalegin handia eskaini diote. Ikasleak, guraso eta proiektuaz arduratutako irakasleez lagunduta Nafarroako Unibertsitateko Lagunak eraikuntzan elkartu ziren. Lanen defentsa egin ondoren, epaimahaiak positiboko balioetsi zuten gaien aukeraketa eta hauen egunerokotasuna, idatzitako lanen egituraketa egokia eta edukien zehaztasuna. Halaber, ahozko aurkezpenak zorionak jaso zituzten. Hobetzeko kontseiluak ere eman zizkiguten eta hurrengo urteetarako gogoan jasoko ditugu.

Jardunaldi honetan lehenengoz parte hartu zuten ikasleak Maria Rodriguez, Marta Romay, Maria Manrique eta Blanca Urbizu izan ziren. Hemendik zoriontzen ditugu beren lanaren kalitateagatik. Unibertsitateko Museoko Auditoriumean amaiera bikaina eman genion jardunaldiari batxilergoko 2. mailako ikasleekin. Egun horretan bukatzen zen Excellence Batxilergoko diploma jaso zuten. Zorionak Marta Celaya, Ane Chacon eta Ainhoa Chacon ikasleei bi urtetako lan horregatik.