Aurten, Excellence programan parte hartzen duten Batxilergoko 2. mailako ikasleak ikasturteari hasiera eman diote urriaren 9an, Victoria Eugenia antzokian, antzeztu zuten Donizettiren “Don Pasquale” opera bufora joanez.
Egun batzuk lehenago, ahalik eta gehien gozatzeko jarduera kultural honetaz, Amaia Segovia musikako irakaslearekin saioa izan zuten. Ikuspegi historiko eta artistiko batetik murgildu zituen opera munduan, eta, bereziki, Commedia dell’arten inspiratua dagoen Donizzetiren lan honetan. Zalantzarik ez dago asko disfrutatu zutela maisutasunezko emanaldi honekin. Gure ikasleek gogoz txalotu zituzten Carlos Chausson (baxua), Ainhoa Garmendia (sopranoa), Jorge Franco (tenorea) eta Joan Martin Royo (baritonoa). Halaber, aukera izan zuten Chomin Martín, Opus Líricako lehendakaria agurtu eta berarekin argazkia ateratzeko.