Joan den martxoaren 11an, larunbata, Nafarroako Unibertsitateak Excellence Programako Espainia guztiko ikasleak beren ikerketa lanen defentsak egitera gonbidatu zituzten. Gure ikastetxearen izenean aipatu Programan parte hartzen duten 2º Batxilergoko ikasleak eta beren familiak joan ziren.
María Manriquek, Marta Romayk, María Ruiz-Lopetedik eta Blanca Urbizuk osatutako taldeak beren “Filosofia beganoa, humanoa ere bai?” ikerketa proiektua defendatu zuten.
Defentsan, hamar minutuko tartean taldekide guztiek lanaren azalpena egin behar zuten. Ondoren, Unibertsitateko irakasleek osatutako tribunalak galderak, iruzkinak eta zenbait ohar egingo zizkieten. Azkenik, ikasleek galderei ahalik eta erarik egokienean erantzuten saiatu behar zuten. Nahiz eta defentsak gauzatu ziren aretoan berrogeita hamarren bat lagun bildu, gure ikasleek aparteko azalpena egin zuten eta tribunalak zoriondu egin zituen.
Arratsaldean, familiak Unibertsitateko Museoko aretoan egin zen Excellence Programaren amaiera ekitaldian izan ziren. Bertan, 2. Batxilergoko ikasle guztiek Excellence Programako partaide izan direla egiaztatzen duten ziurtagiriak jaso zituzten.
Gure ikasleak hilabete gutxiko tartean bizi beharko duten unibertsitate bizitzara gerturatzen dituen eguna izan zen.