Maiatzaren 22an, Eskibelgo, Eraingo eta Erain-Txikiko familiek erromeria egin genuen Guadalupeko ermitara.
Joan den urteko esperientzia ona oinarri, bigarren urtez antolatu dute ikastetxeetako Guraso Elkarteek erromeria elkarrekin.
Txangoa 13.00etan hasi zen, ermitan Arrosarioa errezatuz, eta ondoren, Pablo García Eraingo kapilauak Meza Santua eman zuen. Amaieran, eguraldi kaskarra zela eta, Eraingo ikastetxean bazkaldu genuen eta arratsaldera arteko bazkalosteaz gozatu genuen.