Joan den urtarrilaren 27an, ostirala, DBH-ko 1. eta 2. mailetako gurasoentzako Erainek eta Eskibelek ikastetxean antolatutako nerabezaro COF-a amaitu zen.
33 pertsonek (17 bikotek) parte hartu dute eta lau taldetan banatuta lan egin dute. Víctor Petuya, Luis Díaz, Patricia Gómez, Javier Velasco eta Itxaro Sorozábal izan dituzte hizlari.
Ikastaroak iraun dituen bost saioetan krisia eta erronkak, autoritatea, krisi existentziala, irteerak eta lagunak edo sexualitatea bezalako gaiak landu dira.
Ikastaroa trinkoa izan da, baina era berean oso baliagarria. Talde bileretan nahiz saio orokorretan sortutako giroa oso parte-hartzailea eta lasaia izan da –Horregatik, “COF amaiera” aperitibo baten bidez ospatu genuen, gure hausnarketak partekatzeko aprobetxatuz.
Ikastaroak beren seme-alaben garai honetan sakontzeko denbora eta ahalegina eskaini diguten gurasoei jakinduria gehiago eman izana espero dugu.