Aurten, Eskola Agenda 21-eko gaia “Hiri Jasangarria” da. Gai honekin erlazionaturik dauden hainbat gai lantzeaz gain (mugikortasuna, zaborra, uraren kontsumoa, aztarna ekologikoa…), gure ikastetxea zentro jasangarriago bat izatea nahi dugu.

Nahiz eta jasangarritasun kontzeptua oso zabala izan, Eskibelen maiztasunez erabiltzen ditugun gauzen zainketan zentratu nahi izan dugu. Hauekin arduratsuak bagara, hauen erabilera egokiagoa eta iraunkorragoa izango baita eta ondorioz, hondakin gutxiago sortuko dugu.

Martxo hasieran, Lehen Hezkuntzako Eskolako Agenda 21-eko ikasle arduradunak eskolatik bisita bat egin zuten, bertan zeuden beharrak aztertuz. Hobetzeko hainbat puntu atera ziren, komunen zainketa egokia, gela eta jolastokiko zakarrontzien erabilera egokia eta pasilloetako txukuntasuna, motxilak eta mantalak zintzilikatuz. Agenda 21eko ikasleak, plan berri hau beraien gelakideei azaldu zien eta apirilak 12an “Guztion artean eskola zaintzen” izeneko kanpaina martxan jarri genuen. Agenda 21eko ikasleak, kanpaina honen alde otoitz egingo dute.