Otsailaren 3an, 10ean eta 17an Hezkuntza Oinarrien ikastaroa garatu da. 1 eta 2 ikasgeletako guraso asko bertaratu dira.
Lehen saioan ikastetxeko zuzendari den Marta Tellaeche izan genuen hizlari eta familiako hezkuntza proiektua garatzeko zenbait gako aurkeztu zituen. Bigarrenean, Virginia Uribek, haur garapenean adituak, autonomia eta ohituren arteko harremanaz hitz egin zigun, gurasoekin zenbait “sekretu” partekatuz; adibidez, haurrek gau guztian zehar bakarrik lo egitea lortzeko modua. Azken saioaz Victor Petuya arduratu zen. Bertan, bakoitzaren nortasuna kontuan izanik seme bakoitzari banako tratua ematearen garrantzia aipatu zuen.