Pasa den ostegunean, Urriak 8, DBH osoko ikasleak Guggenheim Museora Joan ziren, gertu gertutik arte garaikidearekin harremanetan jartzeko. Egun eguzkitsu bat lagun, Nerbioi ibaiko Erriberatik abiatu ziren museorantz. Bidean, Bilboko Udaletxea, Deustuko Unibertsitatea eta Iberdrolako dorrea ikusteko aukera izan genuen.

Museoan lau talde egin zituzten, eta gidari baten azalpenen laguntzaz, erakusketa iraunkorra ikusi ahal zuten. Azalpenak oso entretenigarriak izan ziren eta, haiei esker, gure ikasleek asko ikasi zuten artista garaikide batzuei buruz. Nork dio museoak aspergarriak direla?