Irailean izandako lehen eskola padel txapelketaren arrakasta kontuan izanik eta balio eta bizikidetza eskola modura kirolak duen indarra aintzat hartuz, joan den maiatzaren 28a, larunbata, bigarren txapelketa izan genuen.

LH-ko 3 .mailatik Batxilergoko 2. mailarako ikasleek parte har zezaketen, eta nahiz eta lehen txapelketan baino jokalari gutxiago izan, maila altuan eta ilusio handiz lehiatu ziren guztiak.

Antolaketarako, ikastetxeko ama eta irakasleen taldeko padel irakasle den, Amaiaren laguntza izan genuen. Dominak eta kiroletarako material moduko sariak izan ziren irabazleentzat eta baita parte-hartzaile guztientzako oparitxoren bat ere.

Hona maila bakoitzeko irabazleak:

• Benjaminak: Paula Carrasco eta Carlota Aramburu
• Alebinak: Andrea Lasa eta Claudia Boillos
• Kadeteak: Marina Cuadrado eta Marieta Ramírez
Azkenik, parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi genituzke erakutsitako kiroltasunagatik; errespetuz lehiatzeagatik, talde.-lanagatik eta irabazi nahiz galdu, kiroltasunez onartzeagatik.