Gure ikastetxeetan gurasoek hezitzaile nagusi izatearen zeregina modu gogoetatsu, koherente eta zuzen batean burutu dezaten, aholkua ematen diegu. Hau familia kopuru txiki baten laguntzarekin egiten da; familia hauek ikastetxeko familia guztiei erantzukizun hori igortzen eta desestaltzen laguntzen diete: ISEAk dira.
ISEAen eginkizunak:
-Familiek ikastetxean duten parte hartzea erraztea eta familia bakoitzak ikastetxearekin dituen loturak sendotzea.
-Familiak beren seme-alaben heziketarekin aktiboki elkartzen laguntzea.
-Gurasoak ikastetxeak antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten bultzatzea.
-Beren ikasturteko familiekin jarduerak antolatzea.
-Beren ikasturteko familia berriez arduratzea, onartuak senti daitezen.
-Ikastetxeak antolatutako saioetan aktiboki parte hartzea.