Joan den urtarrilaren 18an lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak ATELEUS saioa izan zuten internet buruz.

Gure ikasleetako askok smartphonak, Ipadak, ordenagailuak (sarerako konexioa dutenak) dauzkate. Horregatik Gabriela Mitxel, hizlariak, galderak egin zizkien gaiari buruz zenbat zekiten jakiteko. Zer da lainoa? (la nube) Google dohainik al da? Zer da hackerra? Zer da identitate digitala? Zer da interneteko jazarpena?

Ikasleak oso interesaturik zeuden saioan esandako guztiarekin eta oso gauza interesgarriak ikasi zituzten segurtasun, datuen babesa eta pertsonen intimitateari buruz.
Gabrielak konparatu zuen interneten gure bizitzara iristea suaren deskubrimenduarekin. Gure bizitza hobera aldatu duela ez dago zalantzarik baina okerreko erabilerak arazo larriak sor diezazkiguke.