Martxoaren 10ean IPAD proiektua aurkeztu zitzaien Eskibelgo LHko 4. mailako familiei.

Nahiz eta proiektu hau datorren ikasturtean jarriko den abian LHko 5. mailako ikasleekin, hilabeteak daramatzagu geure material digitala sorten eta prestakuntza teknikoa jasotzen tresna honekin hezkuntza onura hobea lortzeko.

IPADak aukera ematen digu, beste gauza batzuen artean, eskolan dauzkagun hezkuntza programa guztiak integratzeko (TBL, Kooperazio lana, adimen anitzak, eleaniztasuna…)