- Irakurketa-metodoa
Eskolan erabiltzen den irakurketa-metodoa konbinatua edo mistoa da, eta haurren garuneko bi hemisferioak estimulatu nahi ditu, hau da, ikaskuntza goiztiarreko metodo bat da, sistema orokor bat erabiliz, prozesu sintetikoa (hizkiz hizki) eta analogikoa (hitzak) konbinatzen dituena, ahozko hizkuntza idazkiarekin lotuz.
Metodo honen bidez informazio asko eman nahi zaie haurrei, bi prozesuak bateratu ahal izan ditzaten. Kontua ez da irakurketa-prozesua bizkortzea, informazio ona ematea eta haur bakoitzak bere erritmoan bereganatzea baizik.
Metodo hau erabiltzean, haurren jakin-minaren sentipen-aldia, ikasteko grina eta oroimen maximoaren adina aprobetxatu nahi dira, irakurketaren ikaskuntzara bideratuta.
- Aholku pedagogikoak
3,4 eta 5 urteko ikasleei irakurtzen irakasteko, zenbait alderdi hartzen dira kontuan:
- Irakurketak abentura zoriontsua izan behar du haurrentzat.
- Jakin-min aseezina eta ikasteko gogo sakona aprobetxatu behar dira.
- Funtsezkoa da errefortzu positiboa erabiltzea, etengabe animatuz, lorpen txikiak txalotuz eta lortutako arrakastengatik gure poza adieraziz.
- Haurrak beti egoeretatik ondo atera daitezela saiatu behar da, egin ezin dituzten jarduerak saihestuz.
- Ikaskideen aurrean arrakasta izateko aukera eman behar zaie ikasle guztiei, ez dira porrot- edo irain-egoeretan jarri behar, irakurketa baztertzeko jarrera eragingo bailieke.
- Beti erakutsi behar da beraiengan konfiantza daukagula, haien gaitasunetan dugun konfiantza begiradaz eta keinuz transmititu behar dugu.
- Ahalegina emaitza baino gehiago saritzea.
- Gurasoak ikaskuntza prozesuan inplikatzea, familiak funtsezko zeregina baitu haurren garapenean. Familiaren laguntza oso baliagarria da eta ez da alferrik galdu behar. Irakurzaletasuna eskolan irakasten da, baita etxean ere, liburuak zainduz, denak batera eta elkarrekin irakurriz…
- Adierazpen pedagogikoak
- Irakurketa egunero egiten da.
- Jarduera hau kolektiboa da, batzuen aurkikuntzak beste batzuek partekatzen eta aberasten baitituzte, antzeko behaketak sortuz eta ikasleek aurkikuntza berriak egin ditzaten.
- Saioak laburrak eta askotarikoak dira.
- Klaseak oso partizipatiboak dira, haurrak inplikatuz eta aktiboki parte hartuz.
- Girotzea oso garrantzitsua da, haurrak txikitatik ohitu behar dira, eta gauzak ezagutzen ohitu behar dira, idatzizko irudikapenaren bidez.
- Banakako irakurketa “Irakurketa tailerrean” lantzen da.
Irakurketa da informazioa, kultura, fikzioa, fantasia eta sormenaren giltza miragarria. Eman diezaiegun gure haurrei mundu honetan sartzeko aukera!