Eskibelgo sei ikasle joango dira aurten lehenengoz Dublinera hilabetez. Eskibel eta Rockbrooken arteko elkarlanean antolatutako ekintza hau hizkuntzan benetako murgiltzeko esperientzia paregabea da.
Ikasleak, bost 1. DBHkoak eta bat Lehen Hezkuntzako 6. mailakoa, Ainhoa Zubeldia, ingelerako irakasleak lagunduta irten ziren urtarrilaren 9an Bilboko aireporturantz eta handik Dublinera. Han Irlandar familien etxeetan bizi izan ziren eta hainbat ikastetxeetan ikasi zuten. Lehenengo egunetan urduri xamar ego narren, astebete igaro ondoren gure ikasleak oso pozik daude eta familietan erabat integratuak.
Larunbatean Rosemond ikastetxean, Eskibel ikastetxearen ezaugarri berberak dituena, elkartu ziren. Larunbatero joango dira bertara ingelerako klaseetara eta irteera kulturalak egitera. Lehenengo bisitaldia Dublinia museora egin zuten eta han Irlandako historiari buruzko funtsezko datuak.
Otsailaren 9an itzuliko dira eta espero dugu beraiek kontatuko dizkigutela egonaldi honi buruzko gauza gehiago.