HAUR HEZKUNTZA | HELDUAK

Jangela zerbitzua gure eskolako menua egunero bazkaltzen duten ikasleez eta bazkaria etxetik ekartzen duten ikasleez arduratzen da.Gure menuak, gure instalazioetan lantzen direnak, elikaduran adituak direnek gainbegiratzen dituzte, elikadura osasuntsu eta orekatu bat bermatzen delarik; gainera indarrean dagoen legediak agindutako kalitate kontrolei lotuta daude.

 

Jangelako hezkuntza helburuak hurrengoak dira:

1.Mahaian “portaera egokiak” bultzatu eta indartu, hezkuntza on bat osatzeko.
2.Mahai inguruan, jokaera egoki baten bitartez, elkarbizitza eta giza harreman on bat sustatu.
3.Ikasleei edozein janari eta ematen zaien menua osorik jan dezaten irakatsi.
4.Jatorduak baino lehen, jatorduetan zehar eta ondoren higiene pertsonalaren garrantzia baloratu.
5.Zerbitzu hau koordinatzen duen pertsona Yanina Riofrío da.

JANGELAREN ORDUTEGIA

12:00: H.H. 1 y 2 urte
12:15: H.H, 3, 4 y 5 urte
13,15: L.H.ko 1.mailatik 6.mailara
14,15: D.B.H. eta Batxilergoa