Urtero legez, Jesusen Bihotzaren Monumentuaren marrazki-lehiaketan parte hartu du Eskibel-ek. Lehiaketa antolatzen du Urgull Mendiko Jesusen Bihotzaren lagunen elkarteak.

Igandean, ekainaren 12an, familiekin meza ospatu ondoren, sariak banatu ziren Urgull mendiaren gailurrean, gaztelu ondoko zelaigunean.

Igandean, ekainaren 12an, familiekin meza ospatu ondoren, sariak banatu ziren Urgull mendiaren gailurrean, gaztelu ondoko zelaigunean.

Helduen, kadete eta gazteen mailako lehenengo sariak irabazi zituzten gure ikastetxeko hiru ikaslek: Alicia Serrano, DBHko 3. mailakoa (Helduen lehenengo saria); Oihan Codó, LHko 5. mailakoa (Kadeteen lehenengo saria) eta Blanca Fuentes, LHko 3. mailakoa (Gazteen lehenengo saria). Gainera, beste ikasle batzuk ere sarituak izan ziren: Isabel Serrano, Natalia Elosegui eta Martina Miranda. Horiez gain, lehiakide guztien artean, epaimahaiak ohorezko aipamena eman zien beste gure ikasle hauei: Candela Rodríguez, Helena Paredes, Leire Logroño, Else Bald, Patricia Morcillo, Lucía Ganuza, Ane Miso Guisasola, Carolina Morcillo, María Rivas y María Fernández Ibarburu.