Joan den otsailaren 26an DBHko ikasleak txango egin zuten: batzuk Valdezcarayra eskiatzera eta beste batzuk Iruñeako paintballera.

Urria ezkero ikasleak kirol txango honekin ari ziren ametsetan. Prestatzen aritu ginen aurreko astera iritsi arte. Elurretarako irteerak sakrifizio txiki bat eskatzen zien, 6:10etarako autobusean igota egon behar baitzuten. Hala ere pozik zeuden eta Valdezcarayko eski-estaziora iristeko. Hara iritsi ziren momentutik eskiak jantzi eta geratu gabe aritu ziren eskiatzen.

Ikasle batzuk nahiago izan zuten irakasle batekin aritu eskiatzen zuten aurreneko aldia baitzen.
Honelako jardueretan gertatu ohi den bezala bi lesionatu eduki genituen: bata besoan eta bestea belaunean. Hala ere ondo pasatzen jarraitu zuten. Ahal izan zuten guztia aprobetxatu zuten elurra.

Mina hartutako ikasleak irakasle baten laguntza izan zuten denbora guztian eta baita beren ikaskideena ere. Hauek uneoro azaldu zieten maitasuna mina hartutako pertsonei.

Zerbait jan ondoren, batzuk, berriro ere eskiatzen aritu ziren elurretako azkeneko momentuak aprobetxatzeko.
Iruñeako Paintballera joan zirenei buruz Anell eta Laurak kontatuko digute nola pasatu zuten bertan:

Instalazioetara iritsi bezain pronto lekua eta ekipoak aztertu genituen begiraleekin. Denak hain erreala ematen zuen…

Pistolak eman eta funtzionamendua erakutsi zigutenean egin genuen lehenengo partida. Ez ginen oso ondo hasi. Lehenengoan berdindu egin genuen. Hasieran beldur pixka bat genuen baina aurrera joan ahala animatzen hasi ginen eta dena dibertigarriagoa izan zen. Partidak inguru desberdinetan egin genituen eta, dudarik gabe, hoberena Amerikar mendebaldekoa izan zen. Amerikar mendebaldeko herri oso bat irudikatzen zuen eta aparta zen jolaserako.
Paintballen ondoren pista amerikarra egin genuen eta beste zenbait jolas, oso entretenigarriak denak. Partidak bukatu bezain pronto bazkaltzera joan ginen. Bertako instalazioetan izan zen. Karpa bat prestatu ziguten, edariak eman zizkiguten. Han bertan egin genuen karaokea. Benetan dibertigarria!. Esperientzia zoragarria eta paregabea izan zen. Aparta izan zen denok elkarrekin egin ahal izatea. Zalantzarik gabe gustatuko litzaiguke errepikatzea eta modu honetako jarduerak egiten jarraitzea.