Urtarrilaren 21etik 24ra, ikasle guztiok landu dugu aurtengo Agenda 21 programaren gaia: klima-aldaketa.

Ikasle guztiek ikasi dute klima aldaketa zer den, zergatik gertatzen da, nola eragiten digu eta zer egin dezakegu bere ondorioak murrizteko.

Haur Hezkuntzan, egunero egiten dugun bezala, birziklatu egin dugu, gauza bakoitza dagokion ontzira jarriz. Paseo kulturalean ere gomendio batzuk ikasi ditugu, eskolan egiteko ez ezik, etxean ere bai. Hauetatik, batzuk primeran barneratu ditugu, hau da, bi aldeetan idatzi eta margotu behar dugula, ur epela erabili behar dela (ez badu hotz handirik egiten, noski), argiak bakarrik piztu behar direla beharrezkoa denean eta leku guztietara ezin garela kotxez joan, oinez eta autobusez baizik. Ikasketa hauetatik hiru konpromisu atera ditugu; alde batetik, orriak bi aldeetan erabiliko ditugula, bainugelan paper bat besterik ez dela erabili behar eskuak lehortzeko orduan eta birziklatu behar dugula etengabe, edonon.

Lehen Hezkuntzako ikasleek, adibidez, auzo jasangarria izan daitekeenaren maketa bat eraiki dute. Jarduera horien bidez, ikasleek mugikortasunari, birziklatzeari, gehiegizko kontsumoari eta elikadura iraunkorrari (0. km) buruz hausnartu dute.

“Eta nik zer egin dezaket” galdetu diegu gure ikasleei. Gure ingurunearen egoera aztertu ondoren, gaur egungo egoera hobetzen lagunduko duten keinuak egiteko konpromisoa hartu dugu. Gure ikasleen erantzuna oso positiboa izan da, eta proposatutako ekintza batzuk egiten ari gara, esaterako, hamaiketakoa taper batean ekartzea, hondakinik ez ekartzeko.

DBHko ikasleek beren egunero ohiturak aztertu dituzte galdetegi batzuen bidez: aisialdia, elikadura, hondakinak, mugikortasuna eta kontsumoa. Beste ikasleek, berriz, eraikin jasangarrien gaia landu dute. Horretarako, ikasle bakoitzak 3 pertsona elkarrizketatu behar izan du. Baita ere, familiei egindako galdetegia aztertu dute. Emaitzak oso onak izan dira: familien %80k baino gehiagok papera eta kartoia, ontziak eta beira birziklatu ohi dituzte; %50ek hondakin organikoak birziklatzen dituzte eta %38k olio erabilia. Gainera, familien %44 prest daude beste hondakinen bat birziklatzen hasteko.

Zalantzarik gabe, denok gara protagonista gure ingurunea hobetzeko konpromiso honetan, denok baikara gure planetako klima-aldaketaren erantzule. Garapen iraunkorreko benetako eredu bati laguntzen jarraitzera animatzen zaituztegu.