Joan den maiatzaren 25ean, asteazkena, DBH 3 eta 4-ko ikasleak “Lo que de verdad importa” fundazioak Bilboko BEC-en antolatu zen Kliquers konferentzian izan ginen.

Joandako jendetzak harritu gintuen, hainbat ikastetxetako 900 ikasle baino gehiago ginen! Konferentzian Pedro García Aguado eta Miriam Fernández izan genituen hizlari eta beren istorioen berri eman eta bizitzako zailtasunak gaindituz zoriontsu izaten erakutsi ziguten. Gainera, dibertigarria izan zen, izan ere, hip-hop talde batek hainbat koreografia egin zituen eta boluntario talde batzuek ere antzerkitxoak saiatu zituzten.

Errepikatuko genukeen esperientzia.