2. DBHko Hezkuntza artistiko ikasgaian, landu ahal izan ditugu gure sormen-ahalmena garatzeko hainbat egitasmoa. Era berean, indartu ditugu garapen pertsonalarekin lotutako beste hainbat konpetentzi: lidergo-ahalmena, elkarlana, artelanei buruzko ikerkuntza eta oratoria ahozko aurkezpen motzen bidez.
Lan horren erakusgai izan da historiako artelan handien protagonistak sentitu garen proiektua. Horretarako, jarraitu ditugu ondoren zehaztutako pausuak:
– Dokumentazio pertsonala, pinturako artelan baten ezagutza eta aurkezpena.
– rtelan bakoitzaren interpretazio-proposamena, bere protagonistak bihurtuz eta lana eta osatzen zen taldearen planifikazioa antolatuz.
– Taldean interpretazioa landuz.
– Interpretazio bakoitza taldean grabatuz.
Oso esperientzia interesgarria izan da; artista handien eta euren obrari hurbiltzeko era erraza eta atsegina. Gure lanaren emaitzaren bideoa zuekin partekatzen dugu.