Argazkiak >>>

Eskola Agenda 21ean parte hartzen dugun Donostiako ikastetxe guztiak, apirilaren 8 eta 10an Cristina-enean bildu ginen gure ekarpenak eta konpromisuak elkar banatzeko eta denen artean, udaletxeari egingo diogun eskaerak adosteko.

Joan den urtean, gure ikastetxeak Eskola Agenda 21 programa garatzen hasi zuen.

Aurten, Kontsumo jasangarriari buruz lan egin dugu. Kontsumo jasangarria hainbat alderdi aztertu ondoren, balorazio bat idatzi egin dugu, ideiak eta proposamen nagusiak bilduz. Apilirak 8-an, Lehen Hezkuntzako ikasle ordezkariak, eta 10-ean, DBH eta Batxillergokoak bildu dira Cristina Enea parkean, ikastetxe bakoitzean sortutako ideiak eztabaidaitzeko.

Horrela, gure planeta zaindu eta hiri jasangarri bat lortu nahi badugu, konpromiso sail bat idatzi dugu bai gure eskolan bai gure etxeetan bete ahal izateko.

Bukatzeko, foro parte-hartzaile guztien artean hausnartu dugu eta hobekuntza proposamen zerrenda bat, udaletxean egingo den bileran proposatzeko, idatzi dugu.