Lankidetzatik abiatuta koopeatiba-ikasgelak eraikitzea ikaskuntza hobetzeko.
Bizitzaren edozein eremutan, beste batzuekin elkarlanean egiten dena eraginkorrago, adierazgarriago eta aberasgarriagoa gertatzen da. Horregatik, Eskibelen nahi dugu ikasgelak eremu kooperatiboak bihurtzea. Bertan, elkarri lagunduz, ikaskuntza pertsonala eta era berean partekatua eraikiko dute ikasleek.
Ikasturte honetan zehar, Eskibeleko bost irakaslek egiten dute lan kooperatiboan espezialistaren ikastaroa, Roger eta David Johnson anaiek zuzendua, Minessota Unibertsitateko irakasleak, hain zuzen ere. Ikastaroa osatuta dago bi mintegi presentzialez, bata urrian eta bestea otsailan, eta on-line lan batez, urriaren 17tik maiatzaren 31ra gauzatuko dena. Cooperative Learning Institute (University of Minnesota, AEB) erakundeak igorriko du titulua.
Eskibeleko irakaslegoaren artean, prestakuntza hau jasotzen duen bigarren taldea da, ikasgelan ezarri nahi den lan-metodologiari buruzkoa, hain zuzen ere. Metodologia hau erabat bertakotzen da ikastetxean dagoeneko garatuta dugun PentsamenduzkoTrebetasunen bidez (TBL).