Otsailaren 10ean, ostirala, Lehen Hezkuntzako 1. Mailako kafe hezitzailea egin genuen. Henar Parra ikastetxeko Zuzendariorde eta Ikasketa-buruak zuzendua.
Izenburua: ” Nola lagundu gure alabei Lehen Hezkuntzan zehar barne garapena lantzen” hausnarketarako gai aproposa. Izan ere, hitzaldian izandako guraso askok, beren alaben garapen egokian laguntzeko txosten baten bidez hizlariarekin elkarrekintzan aritu ahal izateko aukera izan zuten.
Hiru barne garapen arlo ezarri ziren: fisikoa, emozionala eta intelektuala.
Fisikoaren inguruan, ohitura osasungarriak mantentzearen aipamena egin zen: elikadura, higienea, atsedena eta denbora librearen kontsumoa.
Emozionalean gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa aipatu zen eta sentimenduak kudeatzeko gakoak eman ziren.
Intelektualaren barnean autonomia, ardura eta askatasunaz gozatzea aipatu ziren.

Haurrak heztea ez da erraza, baina ezta ezinezkoa ere. Ez da posible guztia lortzea, baina ezta ezer lortzea ere. Gure adibidea zainduz, asko lortzen dugu.
Ez gaude bakarrik egitekoan, ikastetxea-gurasoak tandemak bere tresnak ditu: tutoretzak, guraso eskola, hitzaldiak … ERAGINKORRA DA

Maite Aristieta

Lehen Hezkuntzako 1. Mailako Irakasle Tutorea