Ohikoa denez, 6. mailako ikasleen bizikidetzako egunak modu ludiko eta hezigarrian igaro zen
Lehenengo eguna, Jesus eta Mariaren babesean hasi nahi izan genuen. Horregatik, eguneko ekitaldi garrantzitsuena, hau da Eukaristia, ospatu genuen eta, bukaeran, On Pedro Luis gure kapilauak erromesaren bedeinkapena eman zigun. Gero, Oriora oinez abiatu ginen. Nekatuta iritsi ginen baina oso harro egindako ahaleginagatik.
Beranduago, Igeldoko etxean atseden hartu genuen eta erlaxatu ginen jokoei, igerilekuko bainuei eta tirolinari esker. Afaldu ondoren, “La princesa prometida” filma ikusi genuen, denon gustukoa izan zelarik.
Hurrengo egunean, lo indar-berritzailearen ondoren, ezkutaketan jolastu ginen eta 2016ko bizikidetzarako koreografiadun leloak asmatu genituen. Egun zoragarria egin zuenez, denok batera etxeko gerizpean bazkaldu genuen. Bazkalondoan, denon artean etxea txukun-txukun utzi genuen eta autobusera oinez joan ginen ikastetxera itzultzeko. Denok gordeko dugu ahaztu ezin den oroitzapena elkarrekin igarotako momentu horietaz!