Maiatzaren 19an, osteguna, Lehen Hezkuntzako neskek Erromeria egin zuten.
LH-ko 1. 2. 5. eta 6. mailetako ikasleak Leaburuko elizara joan ziren. Ama Birjinari errezatu eta zenbait kantu eskaini ondoren, neskek bokadiloak eta gozokiak jan zituzten herriko frontoian. Ez zuten eguraldiaz gozatzerik izan, baina lagunekin batera egun ederra asa zuten Tolosaldeako herri honetan.
3. eta 4. mailetako neskek Olatz Ama Birjina bisitatu zuten, eta bide batez, baita Loiolako Santutegia ere.