Urriaren 6an, 1. mailatik 5. mailara arteko ikasleek egun zoragarria pasatu zuten naturarekin harremanetan

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Pagoetako parke naturalera joan ziren, Iturraran baserrira, hain zuzen ere. 1. eta 2. mailakoek elikadura-piramideari buruzko saioa izan zuten eta hainbat zereal ezagutu zituzten. Bere ogia lantzen ere han ikasi zuten. Halaber, oraindik funtzionatzen duen ur-errotara joan ziren eta artoa eta garia eho ahal izan zituzten.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, bere aldetik, erlauntzak bisitatu zituzten. Ikasi zuten nola antolatzen diren erleak erlauntzean: erregina, langileak, erlamandoak… Erleek ekoizten dituzten produktuak dastatu zituzten: eztia, propoleoa eta erregina-jelea. Gainera, kandela bat landu zuten.

4. eta 5. mailakoak Pasaiara joan ziren. Iritsi bezain laster, itsasertzetik doan pasealekutik ibilbide polit bat egin zuten hamaiketakoa janez. Gero, Mater Museoa ezagutzeko aukera izan zuten. Ontzia bisitatu ondoren, arrantza tailerra egin zuten. Tailer honen bidez, ikasi zuten arrantza erantzukizunez nola egin eta arrantza-teknika tradizionalak zeintzuk diren. Era berean, jabetu ziren arrantza jasangarriaren kontzeptuaz. Laburbilduz, itsas mundura hurbildu ziren eta egun ahaztezin bat pasa zuten ingurune apartaz gozatuz.