“GURE LURRA Sembrando Futuro”, Gipuzkoako Foro Aldundiak sustatutako proiektua da. Lehen sektoreari agerikotasuna emateko, bere zeregin garrantzitsua aitortzeko eta baserritarren eta hiritarren arteko topaleku izateko jaio da.
Lehen sektorearen erronkarik handiena bere garrantzia gaur egungo gizarteari helaraztea da. Eta gure haurrak etorkizuna direla jakinik, ezinbestekoa da mezua argi iristen zaiela ziurtatzea. Hau lortzeko antzezlan hezigarri bat prestatu zuten azaroaren 21ean Kursaalean. Hara joan ziren gure Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.