LH-ko 3. mailako neskentzat jarduerarik gogokoena urtero Torreciudadeko Santutegian ekainean egiten dugun ama eta alaben arteko bizikidetza jardunaldiena da.
Bidaiaren helburua ikasleen Lehen Jaunartzea ospatzea eta ikasturteko amen arteko hartu emana eta ezagutza bultzatzea da.
Ekainaren 11an, larunbata, Torreciudadera bidean jarri ginen eta Josemaria Santuaren haurtzaroaren eta Santutegiaren bideo bat ikusi genituen, ondoren, neskek Ama Birjinari lore-eskaintza egin zioten, bere babesa eskatzeko. Arratsaldea Barasonako urtegian pasa genuen uretako kirolak praktikatuz. Igandean Santutegira igo ginen eta organo-jotzaileak 4072 tutuko instrumentuaren funtzionamendua erakutsi zigun eta Meza Santu parte-hartzailean izan ginen.
Laburbilduz, emozioz beteriko asteburua igaro genuen eta helduek eta haurrek disfrutatuz ama eta alaben arteko esperientzia oso eder bezala gogoratuko dugu.