Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Euskadiko Orkestrak antolatutako “Eskola Kontzertuetan” parte hartu zuten.
Denboraldi honetan, programazioa emakumeen ahotsen eta hauek gugan sortarazten dituzten emozioen inguruan egituratua zegoen. Abestutako ahotsa, hitzegiten deneko ahotsa, musika beraren ahotsa; haurtxoei kantantzen zaizkien lo-kanta goxoetatik abiatzen den ahots hori, emakumeen ahotsa bere indar eta distira guztiarekin azaltzen den operetako aria handi horietara iritsi arte.
Proiektu hauen helburu nagusia publikoaren, musikarien eta musikaren artean elkarrizketa sortzea da esperientzia zirkular batean; honen bitartez guztiak aberasteko eta denak esperientzia artistikoaren parte garela sentiarazteko.
Gure ikasleek Orkestra eta Sopranoentzat aria famatuaz gozatu ahal izan zuten.