Joan den azaroaren 15ean, asteartea, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Nafarroako Unibertsitateko campusa bisitatu zuten. Hau diote.
Campusera iristean unibertsitateko graduen inguruko informazioa banatu ziguten, apunteak hartzeko koadernoa, boligrafoa eta papera. Horrela, interesatzen zitzaizkigun graduen inguruko informazioa apuntatu ahal izan genuen. Gero, bi taldetan banatu ginen: zientziak eta letrak.
Zientzietako 9 ikasleak Arkitekturako fakultatera joan ginen eta bertan, graduko bosgarren urteko ikasle batek eraikina erakutsi eta urte bakoitzean ikasitakoa azaldu zigun. Gainera, erakusteko jarrita zeuden Diseinu graduko (aurten lehen urtea) proiektu batzuk erakutsi zizkigun.
Gero, Zientzietako fakultatera lagundu zigun eta han, biokimikako praktika bat egin genuen. Horretarako, binaka jarri eta laborategiko arropak jantzi genituen. Praktikan droga (botika) desberdinak identifikatzen erakutsi ziguten. Erabiltzen genituen substantzien kolorearen arabera, eredu taula baten bidez botika identifikatzen genuen. Hatz-marken eta krimen egoeren odol identifikazio saiakera ere egin genuen. Eguneratua eta interesgarria izan zen.
Laborategitik gainerako Zientzietako eraikinetara joan ginen. Azkenik, Unibertsitateko beka, nota eta onartze baldintza sistema azaldu ziguten.
Letretako 9 ikasleak Nafarroako Unibertsitatea nolakoa den azaltzeko hizketaldi batera joan ginen lehenik, eta etorkizunean Unibertsitateko sarrera-froga egiteko jarraibideak eman zizkiguten. Gero, soilik unibertsitate honetan egin daitekeen ISSA graduaren nondik norakoak azaldu zizkiguten, eta ondoren, Literatura eta Idazketa Sortzaileko gradu berriaz hitz egin ziguten, hau berria da aurten, eta bakarra Espainia osoan. Nori zuzendua dagoen, zein ikasgai dauden eta lan-merkatuko aukeren berri eman ziguten.
Sarrera hitzaldien ondoren, interesatzen zaizkigun hitzaldiak aukeratu genituen. Bi aukera genituen: batetik, Ekonomikak Hezkuntza eta Psikologia eta Komunikazioa saila genuen; bestetik, Zuzenbidea eta NNHH, Filosofia eta Letrak, ISSA eta Diseinua.
Hezkuntza, psikologia eta diseinua aukeratu genituen batzuek. Bertan, gradu bakoitzaren argibide orokorrak eman zizkiguten eta apunteak hartu genituen.
Beste batzuek Ekonomikak eta Zuzenbidea hautatu genuen. Bietan graduak azaldu eta bakoitzaren barneko modalitateak (gradu bikoitzak, diplomak, etab.) erakutsi zizkiguten, gainera, ikasgai guztiak eta unibertsitate-trukeen nahiz lan-merkatuko aukeren inguruan hitz egin ziguten. Gradu bakoitzean sartzeko baldintzak ere jakinarazi zizkiguten.
Hitzaldien ondoren, Iruñako unibertsitate gunean ezagutu bitartean, gure ideiak ordenatu ahal izan genituen.
Etorkizunerako esperientzia erabilgarria iruditu zaigu; izan ere, unibertsitateko eguneroko bizitza, interesatzen zaizkigun fakultateak eta campus atsegina ezagutu ahal izan genituen. Bisita honetan zehar gure unibertsitate graduen hautaketako zenbait galdera argitu ahal izan ditugu.
ZIENTZIAK: Teresa Zaballos eta Inés Elósegui
LETRAK: Carlota Iñarra eta Ana Arrizabalaga
Batxilergoa 1