Pasa den astean, Urriaren 4an, Nazioarteko animalien eguna ospatu genuen Haur Hezkuntzan. Goizean Lore- Tokiko zaldi bat ikusteko aukera izan genuen. Hugoren aitatxori esker, Javi, Fernandoren laguntzaz, zaldien ezaugarriak ikasi genituen: zer jaten duten, nola egiten duten lo, zaldiaren gorputza nolakoa den eta abar. Batzuk “Berro” ikutzera ausartu ziren, beste batzuek ikusi besterik ez zuten egin. Arratsaldean, guraso batzuk hurbildu zitzaizkigun euren “maskotak” erakustera. Honela, txakur, dordoka, oilo, txori eta untxiez pila disfrutatu genuen! Animaliak zaindu behar direla ikasi genuen!

Animaliak zaindu eta maite ditzagun!

Last friday, 4th october, the International Animal Day was held in Infant. In the morning we had the amazing chance of having a beautiful horse, called Berro, in our school. In the afternoon, some families came to our playground with their pets and we learnt a lot, thanks for coming!