Joan den ostiralean, urriak 21, batxilergoko “marrazki teknikoa” irakasgaia daukagun ikasleak bisitatu ahal izan genuen obra bat. Eskolako guraso batek bertan egiten du lan, Donostiako erdiguneko etxebizitza batean.

Etxearen banaketa berria eta han egiten den la mota aurkeztu ondoren etxeko gelen neurriak hartu genituen eta planoa egin genuen klasean ikasitakoa erabiliaz.