Gorputz Hezkuntzako ikasgaian surf ikastaroa jaso zuten Batxilergoko 1. mailako ikasleek. DBH-ko ikasleek ere esperientza hau probatu ahal izan zuten larunbat goizean.
Beraiek emango digute esperientziaren berri:
– Anell, gogoan duzu ikastetxearekin batera surf egitera joan ginen egun hura?
– Bai, oso zirraragaria izan zen, ederki pasa genuen. Hemendik metro batzuetara izan zen, Kursaaletik gertu.
– Bai, ederki pasa genuen. Gainera, irakasleak onak eta jatorrak ziren.
– Ana, zu jaiki zinen taula gainera?
– Bai, hirutan saiatu eta behin lortu nuen, zuk?
– Ufff…ni bost aldiz edo saiatu nintzen eta ez nuen lortu. Oso zaila zen!
– Hainbeste saiakera eta oraindik ez dakigu Goofy edo Erdizka garen.
– Arrazoi duzu. Aizu, niri gure taldea gustatu zitzaidan.
– Zortea izan genuen, talde txikietan eta lagunekin. Ezin hobeto!
– Buah, Gogoratzen itsasoan barrena sartu ezin ginenean?
– Egia! olatuek atzera bultzatzen gintuzten
– itzulipurdika ibili ginen…
– Bai! Hondartza erdi edan genuen.
– Bai. Ez zen surf egiteko egunik egokiena…
– Horregatik berriro saiatu beharko ginateke.
– Beste erdia edateko? Ez, ederra izan zen. Arrazoi duzu.
– Baina hain hotz ez den egun batean, askoz hobeto, eh.
– Bai, ia ez genituen hankak sentitzen taulak lehortu bitartean!
Ana eta Anell