• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

324234

Pasa den ostiralean, azaroaren 29an, bixita berezi bat izan genuen Haur Hezkuntzan. Olentzero ipuin batzuk kontatzera etorri zitzaigun!

Abenduko lau igandeak azaltzeaz gain, bi ipuin kontatu zizkigun, bata aingerutxoena eta bestea “Algarrobo” artzaiarena. Jesus Haurtxoa gure bihotzean dagoela eta asko maite behar dugula, berak egiten duen bezalaxe, ikasi genuen! Primeran pasa genuen! Hurrengora arte, Olentzero!