Urriak 4ean, udazkeneko egun zoragarri batean, LH 1go eta 4. maila bitarteko ikasleak Pagoetako parkera joan ziren. LH 1go eta 2. mailako ikasleek elikadurari buruzko aktibitate bat egin zuten eta ogia egiteko aukera izan zuten. Gero Agorregi errotara abiatu ziren, errotariari ogia eraman zioten eta honek horren truke errota martxan jarri zuen. Arto irina eta gari irina aintzinan nola egiten zuen ikusteko aukera ederra izan zuten.

LH 3. eta 4. mailakoek erleen mundua ezagutzeko aukera izan zuten: erle motak, beraien ziklo biologikoa eta anatomia, erle produktuak… Erlauntzak bisitatu zituzten eta eztia eta jale dastatzeko aukera izan zuten. Amaitzeko kandelangintzan aritu ziren.