Gipuzkoako ikastetxe guztien artean Samsung enpresak Erain-Eskibel ikastetxeak aukeratu ditu bere Roadshow Samsung-School Berrikuntza Jardunaldiak gauzatzeko.

Jarduera hau gauzatzeko gure ikastetxeak hautatzearen arrazoia, Erain-Eskibelek hezkuntza berrikuntzaren arloan urteetan egindako bidea izan da.

Jardunaldi hauek Eskibel ikastetxean garatuko dira abenduaren 15ean eta 16ean, ikasgela mugikor batez osatutako autobus batetan. Ikasgela honetan, Gipuzkoako irakasle, ikasle eta hezkuntza arduradunek, hainbat aplikazio ezagutuko dituzte hezkuntza munduko adituen azalpenez lagundurik.

Saio honek Espainiako 15 hiritan gauzatutako hezkuntza metodologia berritzaileen hedatze kanpainarekin du zerikusia. Orokorrean unibertsitateak hautatu dituzte, baina Donostian gure ikastetxeak izan dira aukeratuak.