COAS irakaskuntza taldeko irakasle eta zuzendaritza-taldeek ENAP-eko V. batzarrean parte hartzen ari dira, “Irakatsi Ikasteko, Ikasi Irakasteko” lelopean.

ENAP2016 Hezkuntza Berriztatzeko batzarrak ardatza bezala hartu du ikasgelako edozein eremutatik egin daitekeen sormenezko lana. Ikasle eta irakaslearen sormen-ahalmena garatzea ahalbidetuko duen lan horrek, elkarren arteko komunikazioa hobetuko du. Era berean, ikasleak topatuko du bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko bide berri bat.

Batzar horren helburua gure ikastetxean garatzen diren berrikuntza bideekin bat egiten du. Izan ere, aukera ematen du konturatzeko ikuspegi anitzeko sormenezko adierazpenak bidea izan daitezkeela benetako ikaskuntza, komunikazio eta hazkunde pertsonalerako. Hitzali eta tailerren bidez erakusten da bide didaktikoa garatzeko hainbat era.

Proposamen horiek hain interesgarriak izanik, Alcaste eta Henar Parrako Zuzendariordea eta Eskibel-eko ikasketa-buru den Susana García Mangasek, ENAP batzar horretan parte hartu du. Hiru egunez, inongo musika-tresnarik jotzen jakin gabe, hainbat konposizio musikalak egin ahal izan dituzte beste parte-hartzaileekin komunikatzen erakusten den bitartean. Horrela lortu dute askatasun-adierazpeneko mural handi bat sortzea; proposamen bakoitzak lortzen zuelarik beste berri bat garatzea. Gainera, konturatu dira 9 musa grekoak ezagutuz gero, oso aliatu baliotsuak izan daitezkeela irakasleentzat; gelan, egunez egun, hain beharrezkoa den inprobisazioa lantzeko…