Otsailaren 1ean, 2an eta 3an Eskibelgo, Eraingo eta Erain-Txikiko irakasleek Talde-Lan bidezko Ikaskuntza Ikastaroan parte hartzeko aukera izan zuten Bilbon.
Saio honetan gakoa, talde-lanaren bidez, lidergoa, eztabaida positiboa eta berdinen arteko errespetua bezalako gaitasun sozialak garatzen laguntzen duten estrategia desberdinak garatzea izan da. Minnesotako Unibertsitateko Robert eta David Johnson irakasleek zuzendu dituzte saioak, eta oso praktikoak izan ziren. Orain gure ikasgeletan ezartzea eta ikasgaia burutzeko online fasea amaitzea geratzen zaigu.
Beste behin, irakasleen etengabeko formakuntzaren bidez, Eskibelek berrikuntza kontuan duela bermatu dezakegu.