Urtarrilaren 19an Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok San Sebastian Eguna ospatu genuen. DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek ere ustekabeko ospakizuna izan zuten.
Ikasleek eta irakasleek txokolatea eta txurroak janez hasi zuten denboraldi hotza, eta kalera irten aurretik berotzen lagundu zien. Gero, ikasle guztiak lerroan jartzen joan ziren. Bertan, guraso asko zeuden festaz gozatzeko prest. Aurten berrikuntza egin genuen: bandera jasotzea. San Sebastian martxarekin batera, Eskibeleko zuzendariak bandera jaso zuen, festaren hasiera iragarriz. Ondoren, gainerako martxak jo zituzten eskolako atarian desfilatuz, eta berritasun modura, Haur Hezkuntzako eraikineraino luzatzen zen ibilbidea egin zuten.
DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek ere ustekabeko ospakizuna izan zuten. 16:15etan txokolatea eta txurroak eraman genizkien ikasgelaraino. Gainera, danborradako martxak jo zituzten boligrafoekin mahaiak kolpatuz, danborren eta makilen erara.