Joan den azaroaren 4an, ostirala, DBH 4ko ikasleok irteera kulturala egin genuen Kursaalera. Bertan, Zientziaren inguruko hainbat stand zeuden kokatuta.
Hainbat jarduera egin genituen: robotekin ibili, Arkitektura egiturak eraiki, Grabitatearen Legearekin jolastu, elektrizitateak eta magnetismoak nola funtzionatzen duten ikasi genuen. Anitzak, interesgarriak eta dibertigarriak izan ziren. Asko ikasi genuen eta oso ongi pasa genuen.
Paloma Rivilla Oz.