Eskibel-Erain eta Lacunzaren (Cambridge Azterketen gune aztertzailea) arteko hirtzarmenari jarraiki, aurten ere Cambridge azterketen deialdia izan dugu ikastetxean.

Gure Lehen Hezkuntzako ikasleak Flyers azterketara, DBH 2. mailakoak PET-era eta 3. mailakoak FIST-era aurkeztu ahal izan dira.

Azterketa hauek ikastetxean egiteak zenbait abantaila ditu; izan ere “for schools” azterketak eskolaumeentzat egokituagoak dira, matrikulak ekonomikoagoak dira eta azterketa inguru ezagunean egiten dira, ikaskideekin batera, hain zuzen.

Hau gure hirugarren urtea da aztertzaile modura eta hautagaien kopurua areagotuz doa.

Aurten azterketen emaitzak paregabeak izan dira Eskibelen. Hautagai guztiek gainditu dute proba. 10 FLYER ziurtagiri, 3 PET eta 15 FIRST ditugu.

Congratulations to all!!!!! Zorionak guztioi!!!!