Eskibel-ek bere ikasle eta hauen gurasoei eskaintzen dien aholkularitzaren helburua beraien unibertsitate ikasketak eta lan irteera modu egoki batean hautatzen laguntzea da.

Aholkularitzaz gain, oso aberasgarriak diren hainbat jarduera eskaintzen ditugu, izan ere ikasleari, bakoitzarentzat komenigarriagoak diren unibertsitate eskaintzaren eta lan irteeren irudi zehatza izaten laguntzen diote.

 

Jarduera aipagarrienak hauek dira:

• D.B.H. 4ko ikasle eta gurasoentzako orientabide saioak.
• Ikasleentzako orientabide frogak.
• Lan orientabideari buruzko solasaldiak ikasle ohiekin.
• Unibertsitate ezberdinek beren hezkuntza eskaintzari buruz emandako informazio saioak.
• Nafarroako Unibertsitatera eta Ikastetxe Nagusietara bisitaldiak.
• UNITUR Azokara bisitaldia.
• Enpresa desberdinetara bisitaldiak.