Urtarrilaren 15ean, hartutako garuneko kaltea duten pertsonei arreta ematen dien Zuatzuko Aita Menni eguneko zentroan, boluntariotza jarduera hasi zen.

Jarduera honekin hasi baino lehen, ikasleek formazio saio bat jaso zuten, hartutako kalte zerebrala zertan datzan eta ondorioak zeintzuk diren ezagutzeko, bereziki disfagia edo elikagaiak irensteko zailtasuna.

Ostiralero hiru ikasle bertaratzen dira; han, une oro Esperen gidaritzapean, erizainetako bat, instalazioak bisitatu eta ezagutzen dituzte, jangelan lagundu eta bertan dauden gaixoei denbora batez lagun egiten diete. Lerro hauen bidez Aita-Menniri eskerrak eman nahi dizkiogu proiektu honen eta gure ikasleen formazioaren aldeko elkarlan oparoarengatik