DBH-ko Marina Arrieta, Ana Arrizabalaga, Arantxa Edeso eta Marina Pena eta 3. mailako Lucía Cendoya, Sara Combarros eta Isabel Serrano Basque Culinary Centerrek eta DSS2016k antolatutako Gazteak Sukaldean Sortzaile lehiaketako bederatzi talde sarituetako bi izan dira.
EAEko 12-16 urte bitarteko gazteei bideratutako lehiaketara, aiton-amonen errezeta bat erabiliz errezeta berritzaile bat erakusten zuen bideo bat aurkeztu behar zuten gaztetxoek. 70 bideo baino gehiago aurkeztu ziren.
Ekainaren 11an, irabazleek beren errezetak birsortu behar izan zituzten BCC-ren instalazioetan. Gainera, bertako irakasleen laguntza izan zuten. Lanaren emaitza erakutsi ondoren, Martín Berasateguik, José Juan Castillok, Luis Irizarrek eta Mikel López Iturriaga adituak gidatutako sari-banaketari ekin zitzaion. BCC-k amaieran eskainitako cocktail-a plater irabazleen errezetetan oinarritu zen. Sariak datorren uztailaren 16an BCC-n sukaldaritza ikastaroa egiteko aukera ematen du.
Zorionak chef guztiei!!