Ostiralean, urtarrilak 8, Diario Vasco-k egiten duen argazkiarekin bat etorriz, Erain-Eskibel konpainiak bere lehen entsegu osoa egin zuen.

Gure ikasleentzat ohikoa da Gabon-kantetatik Danborradako piezetara pasatzea. Gabonetako oporren ondoren, eskolara itzuli orduko, konpainia osoaren lehen entsegua izan zen.

Egun gutxi barru, Diario Vasco-n argitaratuko den argazkirako jarri ondoren, Danborradako lerroen antolakuntzari hasiera eman zioten irakasle arduradunek: banderaduna, aizkolariak, kantinerak, danborrak eta barrilak posizioak hartzen joan ziren. Aurten, europar hiriburutza dela eta, Europako edo Alaitasunaren Ereserkia txertatu da errepertorioan.