Udako oporrak bukatu dira eta ikasturte berri bat hasi da. Hasierako egun hauetan, ikasleak normaltasun osoz egokitzen ari dira, zalaparta eta alaitasunak bete du berriz ere ikastetxea.

Kurtso hasiera honetan, irakasleok gure itxaropen guztia ikasleengan jarrita daukagu, eurengandik onena atera nahian; izan alderdi akademikoan, izan pertsonalean. Aurten, asko dugu lantzeko!